XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

14. GAIA

KURBA ZIKLIKOAK

1. Kurba ziklikoak

Zirkunferentzia bat ala zuzen bat, beste zirkunferentzia ala zuzen baten gainean errodatzen da.

Lehen zirkunferentziako ala zuzeneko puntuak deskribatzen duen lerroari deitzen zaio kurba zikliko.

Mugitzen diren zirkunferentzia eta zuzenei, gurpil deitzen zaie, eta geldirik egonik beren gain errodatzeko balio duten zuzen edo zirkunferentziei, oinarri.

Marrazketa industrialean eta mekanikan batipat, garrantzi handia dute kurba ziklikoek.

Beste kurbak bezalaxe, kurba ziklikoak zirkunferentzi arkuen bidez marra daitezke, zentruak erabaki eta gero.

Hala ere, errazagoa izan ohi da lehenbizi puntu batzuk mugatu eta kurba-txantiloien laguntzaz marratzea.

Ondoko kurben azterketa egingo dugu hurrengo orrialdeetan: zikloide, epizikloide, hipozikloide, perizikloide, bilkari eta kardioidearena.

2. Zikloidea

Irristatu gabe zuzen baten gainean errodatzen duen zirkunferentziako puntu baten leku geometrikoa da.

Ikus 1. irudia.

Zuzena da oinarria eta zirkunferentzia gurpila.

Zikloide arrunta, puntuak gurpila errodatzen ari denean deskribatzen du.

Zikloide luzatua, puntuak deskribatua da eta zikloide laburtua puntuak deskribatua.

Zikloide arrunta marrazteko, gurpila hamabi zati egiten da (zati berdinak) eta zati hauek zuzenean garatzen dira.

Horretarako, distantzia hori hamabi zati egiten da, izendatu ditugu.

Kurbaren puntua aurkitzeko, gurpileko 1 puntuan oinarriari paraleloa marrazten zaio, eta zentru hartuta zirkunferentzia ipintzen da.

Bien elkargunea da puntua (zikloide arruntarena).

puntua aurkitzeko, 2 puntuan oinarriari paraleloa marratu eta zentru hartuta zirkunferentzia ipini.

Elkargunea da puntua.

Gainerako puntuak, berdin jokatuta lortzen dira.